Azpeitian eta Azkoitian datozen asteotan zinema proposamen ugari izango dira. Haurren-tzako zein helduentzako pelikulak, eta bestelako emanaldiak izango dira hil honetan Soreasu eta Baztartxo aretoetan.

Azpeitian, helduentzako proposamenak honakoak izango dira: As Bestas (urtarrilak 8 eta 9) eta Eo (urtarrilak 22 eta 23). Bestalde, UEMAk eta Tinkok zinema aretoetan euskarazko eskaintza bermatzeko sortu duten Zinuema ekimenaren baitan, lau film ikusteko aukera izango da: Nire zirkua (urtarrilak 8) eta Black is beltza, Ainhoa animazio filma (urtarrilak 13), Go!azen (urtarrilak 22) eta Irabazi arte! (urtarrilak 28).

Azkoitiko Baztartxo antzokiko arduradunek ere jakinarazi dute hil honetako eskaintza. Guztira, hamar film ikusteko aukera izango dute azkoitiarrek: helduentzako bost film komertzial, haurrentzako hiru eta Zinetogram taldeak antolatutako bi zineforum.

Helduentzako, El viaje a París de la señora Harris (urtarrilak 1 eta 2), Avatar: el sentido del agua (urtarrilak 8 eta 9), Whitney Houston: I wanna dance with somebody (urtarrilak 14, 15 eta 16), El peor vecino del mundo (urtarrilak 22 eta 23), eta Todos lo hacen (urtarrilak 28, 29 eta 30) eskainiko dituzte. Haurrek, berriz, Mundo extraño (urtarrilak 15), Kung Food: una aventura deliciosa (urtarrilak 22) eta Inspector Sun y la maldición de la Viuda Negra (urtarrilak 29) filmak ikusi ahal izango dituzte herrian.

Azkotiko Zinetogram taldeak hil honetarako beste bi film emanaldi antolatu ditu. Horietako batek, gainera, herriarekin lotura handia izango du, izan ere, Joseba Beristain musikari azkoitiarraren parte hartzearekin ekoitzi den Unicorn Wars animazio filma emango dute gaur, asteartea, Baztartxon, 20.00etan. Hileko beste zineforum saioa urtarrilaren 31ean izango da, 918 gau pelikularekin.