Tolosa: Larramendi auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan
Manex Civico eta June Lopetegi auzoko atleta gazteek botako dute ostiralean txupinazoa 18.00etan
Aurten ere Larramendi auzoko festak ospatuko dituzte urriko azken asteburuan. Ostiralean hasita, lau egunez luzatuko da egitaraua.
Txokolatadaren ostean, 18.00etan, auzoko bi atleta gaztek, Manex Civico Urretabizkaiak eta June Lopetegi Telleriak, izango dute txupinazoa botatzeko ohorea. Jarraian buruhandiak izango dira, pintxo-potea (18.30) eta Aitor Guntin eta Ekain Conde Djak (23.00). Larunbateko egitaraua honakoa izango da: diana dultzaineroekin (10.00), zirko eta ponpa tailerra (11.00-13.00), Iraunkorrak txaranga (12.30), auzoko bazkaria (14.00), gertuko magia (16.00-18.00), zirko ikuskizuna (18.00-19.00), Dj Andoniren haurrentzako saioa (19.00) eta helduentzat (23.00). Igandean, berriz, txistulariak izango dira (10.00), aldi bereko xake partidak (11.00), patata tortila lehiaketa (11.00), auzoko bazkaria (14.00), buruhandiak (17.00) eta Dj Dani (17.00). Astelehenean ere barrakak izango dira eta eta txozna, irekita.
Temas
Más en Bertan
-
El Ayuntamiento de Azpeitia responde al PNV que "criticar el modelo policial no basta para negar el uso de un local público"
-
Osakidetza invertirá más de siete millones en la reforma del centro de salud de Bergara, que arrancará en primavera
-
El presente y el pasado de la txaranga Ustekabe tomarán el centro de Eibar el sábado para festejar su 25 aniversario
-
El reencuentro de los hermanos Oteiza en las calles de Azkoitia