Igandera arte egongo da zabalik HELTAko ikastaroetan aurrematrikulatzeko aukera. Lehentasuna dute 55 urtetik gorakoek eta oiartzuarrek.

Mota guztietako 21 ikastaro antolatu dituzte: ariketa mentala, bertsolaritza, ehoziria, egur taila, euskal dantzak, gimnasia, gitarra, joste lanak, luzaketak, margolaritza, estresa gainditzeko teknikak, patchwork, pilates, pilates terapeutikoa, tai chi, yoga, zaharberritzea, dantza latinoamerikarrak, masajea, zaintzailea zaintzen eta argazkilaritza. Ikastaro guztien informazioa www.helta.eus helbidean eskuratu daiteke.

Bi aukera daude aurrematrikula egiteko: online, www.helta.eus orrialdean (igandera arte) edo gaur aurrez aurre, Karaez kaleko lokalean (10.00etatik 12.00etara eta 17.00etatik 19.00etara).

Hilaren 20an onartutakoen zerrenda argitaratuko da eta orduan irekiko da ordainketa egiteko epea.