Ikasturte honetako Oiartzungo antzerki programazioko azken saioa izango da ostiralean 19.00etan. Rouge Elea taldearen Hemen gaude, dena ongi antzerki-zirkoarekin jarriko dio Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak ginga ikasturteari.

Saioak bi berezitasun izango ditu. Batetik, kale antzerkia izango da. Horregatik, Beheko Plazan izango da emanaldia.

Bestetik, dohainik izango da. Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak “oparitxo” hau egin nahi die oiartzuarrei, euren antzerkizaletasuna eskertzeko.

Irailetik aurrera, berriz ere an-tzerkiaz gozatzeko aukera izango da Oiartzunen. – A.M.