Altzoko Udalak bi bisita gidatu antolatu ditu uda honetarako: uztailaren 15ean, ostirala, eta uztailaren 17an, igandea. Nahi duen orok, aukera izango du Migel Joakin Eleizegi Arteagaren (Altzoko Handiaren) bizitza harrigarria ezagutzeko eta harekin lotutako hainbat leku esanguratsu ikusteko (jaiotetxea, eliza, hilerria, monumentua...), gidari aditu baten eskutik.

Guztira bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango du saioak. Adin guztikoek har dezakete parte, baina landa ingurunetik ibilaldiak egiteko gutxieneko ohitura izan behar dute eta oinetako zein janzkera egokiarekin joan behar da. Bisitak euskaraz izango dira. Aurrez izena eman beharra dago eta hiru euro ordaindu behar da pertsonako egunean bertan. Izena emateko: Bisita-zerbi-tzua (943 670 249), Altzoko Udala (943 652 413) edo Alltzoko Ostatua (943 652 262). – M.S.S.