Urtxintxa eskolarekin lankidetzan, Beasaingo Udalak aisialdirako begirale titulua lor-tzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaro honen bidez, Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea titulua eskuratu daiteke.

Ikastaroa urriaren 8an hasi eta datorren urteko maiatzaren 14an amaituko da. 150 ordu teoriko, 160 praktiko eta memoria baten lanketaz osatua dago. Tartean asteburu bateko irteera egongo da.

2022ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea derrigorrezkoa da parte hartzeko. Izen-ematea urriaren 1a arte egin ahalko da. – E.C.A.