Oiartzun

– Gaurtik aurrera Oiartzungo turismo bulegoak bere ateak zabalduko ditu berriro Oarsoaldea eskualdera hurbiltzen diren bisitariei zein bertakoei zerbitzua emateko.

Bulegoa Arizmendienea etxe museoan kotukatuta dago (Aialde kaleko 4. zenbakian) udaletxetik oso gertu. Abuztuaren 31ra bitarte irekiko da egunero, 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.

Udalerriko eta eskualdeko baliabide turistikoei, gastronomiari, kultura-ondareari eta naturari lotutako informazioa emateaz gain, doako bisita gidatu zerbi-tzua eskainiko da etxe museoa bisitatu ahal izateko.

Honela, XVIII. mendeko etxea ostiraletan 12.00etan euskaraz, gazteleraz edo frantsesez, eta larunbat eta igandeetan 10.00etan eta 12.00etan euskaraz eta 11.00etan eta 13.00etan gazteleraz bisitatzeko aukera dago. Erreserbak aldez aurretik egin behar dira (tel.: 943 508 913). – A.M.