- Uztailean zehar, modaren eta ehungintzaren arloko zortzi tailer egingo dira Errenteriako Torrekua eraikineko Habian! Inkubagailuan.

Tailerrak herritarrei zuzenduta daude eta tailer hauetan parte hartu ahal izango dute: tie-dye ile-zintazko tailerra zeramikazko piezekin; tote motako poltsa bat sortzea makinaz josiz edo korapilo japoniar baten bidez; brotxeak, giltzatakoak eta feltrozko urtebetetze-koroak patroien bidez egitea; festa-diademak sortzea; nezeser bat edo lihozko kimono bat egitea.

Tailerrak Habian!eko sei egoiliarrek gidatuko dituzte, Oarsoaldeko garapen agentziarekin batera. Saioa Matxain Mugika (SAI-SUO markaren sortzailea, moda diseinatzailea), Anne Gajate Gago (bere marka sortu duen moda diseina-tzailea), Ruben Pantiga (moda argazkigintzan espezializatua, moda marka kontziente eta iraunkorraren sortzailea, KIBO) Marta Marek (jostailuen eta material sentsorial didaktikoen arloko Marta Sensorial markaren sortzailea), Maite Anton Mugertza (Txatxala markarekin oihalezko osagarriak sortzen ditu) eta Jone Zubizarreta Unzueta (bitxigintza eta keramika uztartzen ditu Jone ZZ proiektuan) dira sortzaileak.

Bestalde, tailer hauek moda kon-tsumitzeko modu berrien inguruan sentsibilizatzea eta modaren munduan modu ludikoan murgiltzea dute helburu. Era berean, gaur egungo kontsumo-paradigmaren aldaketa bultzatu nahi da, ehungintza iraunkorra sustatuz.

Tailerren egutegia, prezioa eta izen-ematea egiteko oarsoaldea.eus helbidera jo daiteke.