- Nafartarrak kultur taldeak, Nabarraldek eta Usurbilgo Udalak datorren astean, asteartetik larunbatera, Noaingo 1521eko batailaren, Azkenengo Bataila deritzonaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Usurbilgo Sutegi kultur etxean.

Honela, asteartetik larunbatera erakusketa aretoan Noain 1521 Independentzia berreskuratzekoazken guda izenburuko erakusketa egongo da ikusgai, 19.00etatik 21.00etara. Inaugurazio egunean Gaizka Aranguren kazetariak hitzaldia eskainiko du.

Ostegunean 19.00etan Patxi Zabaletak Orreaga, Pen?alen Amaiur. Historia eta lurraldetasuna. Historian gara herri hitzaldia eskainiko du. Bertan, euskal historiaren berrazterketa egingo du Nafarroak ematen duen argibidetik.

Larunbatean goiz osoko jardunaldia antolatu dute. Izan ere, Eneko del Castillok Nafarroaren atlas historikoa solasaldia eskainiko du 1.000 urtetan Euskal Herriko lurraldeak egin dituen bilakaerak azalduz.

11.00etan lekukoa Idoia Arrietak hartuko du 1.200: konkista eta haustura hitzaldiarekin. Bere azalpena hiru ataletan banatuta egongo da. Lehenengo atalean marko historikoari ondo heltzeko, Nafarroako erresumaren bilakaeraren lerro nagusiak aipatuko ditu. Bigarren atalean, Nafarroako erresumaren hiribilduak aztertuko ditu: horien datak, garrantzia eta ibilbidea jorratuz. Amaitzeko, hirugarrenean historiografiaren hausnarketa egingo du.

Azkenik, 12.00etatik 14.00etara Autogobernua, iraganeko independentziatik pandemia garaira izeneko mahai-ingurua burutuko da. Bertan parte hartuko dute In?igo Larramendik (Nabarralde), Mikel Erauskinek (Orreaga iritzi-taldea), Andoni Olariagak (Iratzar fundazioa) eta Ianko Ganboak (EAJren Gipuzkoako Aldundiko juntakidea).