- Pandemiaren ondorioz, iazkoan bertan behera gelditu zen Behobia-Donostia lasterketa, Gipuzkoako kirol ekitaldirik esanguratsuenetakoa. Aurtengoan, ordea, lasterka egiteko aukera izango dute helduek zein haurrek, hori bai, osasun neurri guztiekin. Datorren azaroaren 14ean gizonezko eta emakumezkoek egingo dute, eta bezperan, berriz, txikien txanda izango da. Haurren proba Anoetako miniestadioan egingo da, azaroaren 13an, 15.00etatik aurrera, eta bertan 4 eta 13 urte bitarteko 1.500 umek parte hartuko dute.

Bertako kirola sustatzeko konpromisoa duen aldetik, aurten ere Urbil merkataritza-guneak akordioa sinatu du Fortuna kirol elkartearekin, zeinaren bitartez Behobia Txikiaren babesle ofizial bilakatu den. Gauzak horrela, gaurtik hasita eta datorren ostiralera arte Behobia Txikiko dortsalak jasotzeko gune esklusiboa zabalik egongo da Urbilen, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera, 12.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara; eta igandean, 12.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.

Akordio honen bidez, Urbilek Origen-Jatorria proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi du, oraingo honetan tokiko kirola babestuz.