Elgoibar | 'Euskara ala Ezkara ertzetan?' hausnarketarako gune irekia

04.09.2021 | 00:27
Ningra artistak rap kontzertu txiki batekin itxiko du aurtengo 'Euskara ala Ezkara' jardunaldia.

'Euskaldun identitateak XXI. Mendean' gaiari buruz eztabaidatzeko jardunaldia izango da urriaren 16an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan

Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara? Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? Badago hizkuntza-ideologiarik? Euskalduntasun onak eta txarrak al daude? Zer da euskara naturala edo jatorra? Horren alde egin behar al dugu? Zein da hiztun ona? Eta txarra? Nolakoak izango da euskara eta nolakoak izango gara euskaldunak etorkizunean? Euskara etxetik jaso-tzen ez duenak zergatik aukeratzen du euskara? Zer behar du euskarak aukeratua izateko? Nolako euskara behar du periferiak? Nolako periferia behar du euskarak?...

Horrelako eta antzerako galdera eta gaien gainean jarduteko aukera izango da datorren urriaren 16an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko instalakuntzetan egingo den aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldian.

Udalak eta Elgoibarko Izarra euskaltzaleon topaguneak Gotzon Garate idazle, irakasle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko 2009 urtetik urtero elkarlanean antola-tzen duten Euskara ala ezkara aurtengo zikloa Euskara ala Ezkara er-tzetan? Izenburupean egingo da eta, besteak beste, bi hitzaldi eta beste bi mahai-inguru izango ditu.

Jardunaldiaren antolatzaileek aurreratu dutenez, aurtengo topaketan ondorengo hizlariak izango dira Elgoibarren: Ibon Manterola, Miren Artetxe, Ibai Iztueta, Eneko Gorri, Tarana Karim, Kike Amonarriz, Ningra, Garazi Arrula, Nerea Ibartzabal eta Idurre Eskisabel.

Ningrak, gainera, rap kontzertu txiki bat ere eskainiko du jardunaldiari amaiera emateko.

hainbat bide Izena emateko

Euskaltzale guztiak gonbidatuta

Pintxo-bazkaria aukeran

Edonola ere, urriaren 16rako prestatutako ekintzekin disfrutatzeko interesa duten euskal herritar eta euskaltzale guztiek dagoeneko eman dezakete izena Elgoibarko Izarra euskaltzaleon topagunak Aita Agirre kulturgune berrian dituen bulegoetan, 943 741 626 telefono zenbakira deituz edota elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbide elektronikora mezua idatziz.

Jardunaldian parte hartzeko matrikularen prezioa 20 eurokoa da baina bildutakoek pintxo-bazkari batekin disfrutatzeko aukera ere izango dute, 27 euro ordainduta.

Elgoibarko Izarrak eta Udalaren Euskara sailak irailean emango dituzte ezagutzera Euskara ala Ezkara ertzetan? zikloaren baitan egingo diren hitzaldien eta mahai-inguruen orduak eta ordena.

noticias de noticiasdegipuzkoa