Kokoteraino gaude Lurraldebus enpresak ematen digun zerbitzuarekin. Ate guztiak jo ditugu eta ez dakigu zer egin. Uztailaren 1ean hasi zen deskalabrua eta oraindik horrela jarraitzen dugu. Eguna joan eta eguna etorri. 60 eta 30 minutuko atzerapenekin dabiltza autobusak. Dagoeneko hiru erreklamazio jarri ditut. Bi, Donostiako Gipuzkoako plazan dagoen Foru Aldundian, eta hirugarrena, telefonoz, Lurraldebus enpresan bertan. Erakutsi digute garaiz iritsi behar dugula lantokira, baina ezin dugu. Beraz, soldata jaisten digute eta gure ikasleek ez dute jasotzen dagokien eskola.Guztiok dakigu zein garrantzi-tsua den garaiz ailegatzea etxera, baina ezin dugu. Hortaz, Alzheimerra duen amaren zaintzaileak bertan geratu behar du ni iritsi arte, eta nik ordaindu egin behar diot dagokiona. Eta hau guztia zaintzaileak ahal badu, bestela, bakarrik geratuko da gure ama.Horrelako zientoka egoera azaltzea daukat, baina badirudi berdin zaizuela. Zuek diozue garraio publikoa erabiltzea dela solidarioa izatea, ekologiaren aldekoa, errentagarriena eta abar gehiago. Zein garraio publiko? Hau? Gustatuko al litzaizuke zure seme-alabak izatea nire eskolen zain daudenak? Edo zure ama izatea bakarrik geratu behar duena zu garaiz iritsi arte?Kokoteraino gaude. Nahikoa da! Espero dut dagokizun ardura hartzea eta arazoa berehala konpontzea. Eta, jakina, dagozkigun kalteordainak ordaintzea. Herritarrok arauak betetzen ez ditugunean, azkar asko jasotzen dugu zigorra. Gobernuak legea urratzen duenean eta gezurra esaten digunean, autobusen ordutegia kasu, zer gertatzen da?Azken kontu bat. Gaurtik aurrera ez dut ordainduko berandu etortzen diren autobusen bidaia, orain arte egin bezala, zintzo-zin-tzo eta tonto-tonto. Animatzen zaituztet gauza bera egitera autobus erabiltzaileok.