- Alkizako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso zuen Begiratokiaren ibilbidea atontzeko eta ondare etnografikoa, arkeologikoa eta paisajistikoa indartu ahal izateko. Horri esker, besteak beste, herritarrak eta bisitariak har-tzeko informazio gunea egokitu dute hilerri ondoko aparkalekuan. Inaugurazio ekitaldia gaur eguerdian hasi eta 14.00ak ingurua arte luzatuko da, kalitatezko produktuak dastatuz.