- Amasa-Villabonako Udalak bigarren urtez 2020. urtean zehar haurrak Seaska haur eskolan matrikulatu dituzten gurasoei zuzendutako diru-laguntzak eman ditu. Amasa-Villabonako zortzi familiek jaso dute eta guztira 3.006 euro banatu dira familia hauen artean.

Udal gobernuak diru-laguntza honi buruzko irakurketa positiboa egin du, neurri hau indarrean egoteak gurasoek beren haurrak herriko haur eskola publikoan matrikulatzeko erraztasun bat suposatzen baitu. Ondorioz, datozen urteetan mantentzeko konpromisoa hartu du.