- Herriko espazio publikoen garbiketa planaren garapenaren baitan, azken egunetan Villabonako Berdura plazako estalgunearen garbiketari ekin diote udaleko garbiketa zerbitzuek.

Urte luzez bere horretan egon eta gero, pilatutako zikinkeria kentzeko behar handia zuen Villabona erdiguneko plaza garrantzitsu honek eta premiazko lanak ziren Udalarentzat. Lehenengo estalpearen kanpoaldea garbitu dute udal garbiketa brigadako garbitzaileek eta ondoren barrualdeko egitura metalikoak garbitu dituzte. Lanak amaituta daude.