- Amaitu dira Astigarragako Erribera kultur etxeko liburutegiko mantentze lanak eta altzari berriak jarrita daude dagoeneko. Gauzak horrela, aste honetatik aurrera liburutegiaren zerbitzu guztiak erabilgarri daude, haurren txokoa barne.

Liburutegia astelehenetik ostiralera dago zabalik 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Bertan, liburuak maileguan hartzeaz gain, ikasi edo lanak egin, ordenagailuak erabili eta irakurri daiteke. Aforoa mugatua da eta segurtasun neurriak bete behar dira.

Esan bezala, liburutegi barruan dagoen haurren txokoa ere zabalik dago. Hamar pertsonako edukiera du gehienez. Horregatik, jendea zain dagoenean, hamabost minutuz bakarrik erabili ahal izango da txokoa, eta haur bakoitza heldu bakarrarekin egotea eskatzen da.

Bestalde, abendu amaieran ikasteko gela asteburuetan zabaltzea erabaki zen. Ikasteko gela erabili ahal izateko kulturguneko harreran egin behar da eskaera.