- Amasa-Villabonako Memoria eta Bizikidetza Batzordeak II. Mundu gerrateko urteetan nazien kontzentrazio eremuetan egondako herritarrak gogora ekarri zituen atzo, Naziek eragindako Holokaustoaren Biktimen Nazioarteko Egunean. Horregatik, Beatriz Unzue alkateak eta Xabat Laborde alkateordeak, udalbatza osoaren izenean, lore eskaintza xume bana egin zuten Kale Nagusian, naziek eraildako Adolfo Lozano eta Alberto Beaufort-en jaiotetxeen aurrealdean, lurzoruan ezarrita dauden oroimen plaken ondoan.