- Alegiako Herri Eskolan 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik dago urtarrilaren 29ra bitartean. Bizi dugun egoera dela eta, bi modu daude aurrematrikula egiteko. Internet bidez egiteko, Hezkuntza sailaren webgunera sartu behar da. Modu presentzialean egiteko, berriz, Alegiako Herri Eskolara deitu behar da 943 653 237 telefonora eta hitzordua eskatu.