utorik ez Kontxan atzo; baina, egia esan, oinezkoak, korrikalariak eta txirrindulariak ere ez ziren gehiegi izan. Hotzak eta euriak etxean geratzeko aukera erakargarriago egin zuten eta, beraz, datorren igandera arte gutxienez itxaron beharko da herritarrek errepideak har ditzaten (biharko ere eguraldiaren aurreikuspena nahiko ezkorra da).

Atzo bezala, Kontxako pasealekua autoentzat eta ibilgailu motordunentzat itxita egongo da hemendik aurrera igande eta jaiegun guztietan. Erdialdean trafikoa murriztea eta oinezkoek eta txirrindulariek espazio gehiago izatea dira Donostiako Udalak hartu duen erabakiaren helburuak. Hala, goizeko 9.00etatik 19.00etara egongo da itxita (martxoaren 21etik urriaren 31ra, berriz, 21.00ak arte).

Ez da Kontxa ixten duten lehenengo aldia. Irailaren 20ean, esaterako, Europako autorik gabeko egunaren baitan, autoek ezin izan zuten zeharkatu. Eta udaberrian ere, konfinamenduaren ondorengo asteetan, itxierak egin zituzten kirola egiteko eta kalera ateratzeko ordutegia mugatua zenean, jendea ez pilatzeko. Haizearen Orraziarantz doan Eduardo Chillida pasealekuan eta Pasealeku Berrian ere egin zituzten ordu batzuetako mozketak orduan.

Norbanakoen arteko distantziak mantentzea eta espazio publikoa oso garrantzitsuak dira, batez ere orain, koronabirusaren ondorioz, eta erabaki honekin espazio hori oinezkoei eta txirrindulariei eskaintzeko aukera dagoela azaldu izan du Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak. Eta epe luzerako erabakia dela ere esan zuen pasa den astean, Erdialdean trafikoa eta emisioak murrizteko asmoekin bat datorrena: Artzain Onaren inguruko kaleak ere oinezkoentzat izango dira datozen urteotan, baita San Martin kaleko zati bat ere.

Itxieraren ondorioz, Dbuseko ibilgailuek haien ibilbidea aldatu behar izan zuten atzo eta Mirakontxatik eta Aldapetatik desbideratu zituzten (5-Benta Berri, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio eta 45-Renfe Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete dira normalean Kontxa zeharkatzen duten zerbitzuak). Lurraldebuseko ibilgailuak ere desbideratu zituzten.

Kontxa osoa oinezkoentzat izatea aspaldiko ideia da. Baina horrekin batera, motordun ibilgailuei pasealekua lur azpitik zeharkatzeko aukera emateko proiektua ere aipatu izan dute, PSE-EEk bereziki. Azkenaldian, aukera horren alde agertu izan da Eneko Goia alkatea ere, Europako funtsak lortuz gero proiektua gara-tzearen alde. Lehentasuna lurrazaletik trafikoa kentzea litzateke alkatearen arabera, baina hori lortzeko tunela sortu beharko balitz horren alde egin zuen.

Alternativas. El Real Automóvil Club Vasco Navarro (RACVN) “no comparte” la medida de cortar al tráfico motorizado el paseo de La Concha los días festivos y los domingos. El RACVN pide al Ayuntamiento que, en su lugar, adopte otras iniciativas que “no produzcan más afecciones al tráfico de vehículos privados y al transporte público y garanticen la distancia social”. La entidad propone la “creación de un mapa de paseos y recorridos alternativos que evite la aglomeración en un único espacio”. Considera, además, que el recorrido alternativo resulta “demasiado estrecho”, sobre todo para los autobuses, y “especialmente peligroso para las motocicletas”.

Konfinamenduaren ondoren ere mozten zuten Kontxa ordu batzuetan, kalera ateratzeko eta kirola egiteko ordutegia mugatua zenean