- Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du bihar, osteguna, kultur etxean, 18.30etik aurrera. Hemendik joaten da mundura? hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk izeneko saioa emango du Lujanbiok, eta euskarari eta euskal kulturari buruzko gogoetak plazaratuko ditu bertan. Saioak edukiera mugatua izango du eta osasun neurri guztiak errespetatuz egingo da.