- Berriki Hernaniko Udalak Atzieta kalearen atzealdean dagoen haur parkean konponketa lanak egin ditu. Egun dauden jolasak txukuntzen eta margotzen eta dauden pintadak kentzen aritu dira. Horrekin batera, korrosioaren aurkako inprimazio bat ere eman zaie jolasei. Lanek dirauten bitartean ezingo da parkea erabili. Gainera, Portu auzoan dagoen parkea ere txukunduko dute.