- Doako hamar ikastaro eskainiko ditu aurten urriaren 19tik 23ra luzatuko den Tolosaldeko XII. IKT Asteak. Tolosaldea Garatzen eta Enpresa Digitalaren arteko elkarlanetik sortutako formazio-saioak dira, eta modu azkar eta errazean aplikatu daitezken tresnak landuko dira.

Goizeko saioetan, enpresei zuzendutako ikastaroak eskainiko dira, online. Saioak elkarren artean independenteak izango dira, hau da, nahi adina ikastarotan eman ahalko da izena. Eguerdietan, berriz, merkataritza establezimenduei bideratutako lau eguneko ikastaro bakarra izango da, astelehenetik ostegunera. Arratsaldez, turismo sektorera egokitutako saioak izango dira.

Ikastaro guztiak doakoak dira, baina plazak mugatuak dira eta izena ematea beharrezkoa da, 943 654 501 telefonora deituz edo lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzita.