Lehen aldiz esku pilotako profesionalen goi mailako partida

01.08.2020 | 00:07

Zizurkil – Baiko enpresak egindako eskaintzari baiezkoa eman dio Zizurkillgo Udalak, eta Intxaur pilotalekuan lehen aldiz esku pilotako profesionalen goi mailako partida jokatuko da abuztuaren 7an, 22.00etan. Jon Erasun herritarra lehen partidan arituko da, Peña II.a lagun duela, Dario eta Garmendiaren aurka. Estelarrean berriz, Jaka eta Albisu, Artola eta Rezustaren aurka neurtuko dira, Master Caixabank lehiaketaren barneko partidan.