- COVID-19aren krisiaren ondorioz eta gaur egungo egoerak behartuta, Adunako Udalak herriko jaiak eta ekintza kultural guztiak bertan behera uztea erabaki du, nahiz eta segurtasun neurriak bermatuz festa “alternatibo” batzuk egiteko aukera lantzen aritu diren. Artista, talde eta abarren egoerak kezkatzen du Udala, ondorioz, bertan behera utzi dituzten ekitaldi guztiak etorkizunean kontratatuko dituztela esan dute.