- Herritarren boluntario taldea berrantolatu nahi du Ibarrako Udalak. Uztailaren 21erako bilera bat deitu du “etor daitekeenaren aurrean prest egoteko. Pandemia hasi zenean 50 boluntario inguruk sarea osatu zuten herritarren beharrei erantzuteko. Etor daitekeenagatik kezkatuta, dinamika hori berrikusi nahi du Udalak, hurrengo asteartean, 19.00etan, plazako estalpean egingo den bileran.