- Aiotzategi kaleko 4 zenbakian dauden alokairu sozialeko zazpi etxebizi-tzetarako eskaera guztiak aztertu ondoren, Astigarragako Udalak behin-behineko zerrenda argitaratu du.

Izena eman duten guztiei Udalak gutun bat helarazi die eta bertan zenbaki bat esleitu zaie. Zenbaki hori udal webgunean dagoen zerrendan kontsultatuz jakingo du eskatzaileak zein den bere eskaeraren egoera; hau da, onartua edo baztertua izan den, onartua izan bada zein kupotan sartuko den, eta baztertua izan bada zein izan den arrazoia.

Erreklamazio epea irekita dago erregistroko bulegoetan.