daberria gainean dugu eta armairuko arropak alda-tzea tokatuko zaie herritar gehienei. Zumaiarrek, alkandora urdinak bistan utzi beharko dituzte urrira arte, aurtengo San Telmo jaiak hilabete horretan ospatuko direla iragarri baitute.

Santelmoak, marinelen jantzi urdinez jantzita eta kresal usainaz blai, Zumaiako jai egun garrantzitsuenak dira herritarrentzat. Ohi bezala, apirilean ospatzekoak ziren, baina oronabirusaren pandemiak eta bizi dugun alarma egoera ikusita, Udalak atzeratzea erabaki du, zumaiarrek ezin baitute festa hauek bizi gabe geratu. Hala, bi asteburutan ospatuko dira: urriaren 10-12 eta 17-18an.

Herriko eragile eta mugimenduekin harremanetan jarri da Udala, bi data proposamenekin: ekaina amaieran, sanpedroekin batera ospatzea, ala urriko bi asteburutan ospatzea. Bi aukeren artean santelmoak urrian ospatzea nahiago dutela adierazi dute gehienek, eta beraz, hala egingo da.

Erabaki hau herriko 20 eragileekin hartu dute: bertso eskola, txosna batzordea, musika eskola, txistulari banda, udal musika banda, Arbustain motor elkartea, haur eta helduen danborraden antola-tzaileak, Itxas Gain elkartea, UCC-Scalextrix elkartea, trikitilariak, San Pedro abesbatza, Erkibe kultur elkartea, Beheko Plaza elkartea, mugimendu feminista, txaranga, pilota elkartea, zaldi lasterketaren antolatzaileak, estropaden antolatzaileak eta K2 xake elkartea, besteak beste.

Proposamenaren alde agertu dira herriko ostalari gehienak. Elizarekin ere kontsultatu du Zumaiako Udalak. Beraz, "herritar guztiei aurten santelmoak ospatu egingo direla" adierazi nahi dute udal gobernutik.

Nolako jaiak izango diren, ze ekitaldi egin daitezken eta nola, eragile guztien artean eta garaiz erabakiko dutela jakinarazi dute Zumaiako Udalaren izenean. "Bizi dugun egoerak aukera ematen digunean ekingo diogu agenda guztia berrantola-tzeari eta jaien kasuan batik bat eragile guztiekin hartuko dira erabakiak", azaldu dute.

Izango da, ordea, hutsik egingo ez duen danborrada. Haur zein helduak aterako dira danbor hotsekin herria dantzan jartzera. Entseguak hasiak ziren dagoeneko, baina egoera berri honen aurrean bertan behera geratu ziren. Normaltasunera itzuli bitartean ez dira egingo. Aurrerago, Udalak emango du entseguen daten berri.

Koronabirusak urteko agenda hankaz gora utzi du. Aian, esaterako, Txakolin eguna ospatzekoak ziren gaur herriko plazan. Plaza balkoiagatik ordezkatuko dute, ordea. 12.45ean musika jarriko dute giroa alaitzeko eta 13.00etan um blem be, um blem be... abestuz denek batera topa egingo dute.

Kaskoko eta auzoetako herritarrak herri ekimenean parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek.

Herriko eragile eta mugimenduekin harremanetan jarri eta gero hartu du erabakia Udal Gobernuak