bera - Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan.

Ortziralean, 20.00etan botako dute txupinazoa Altzateko plazan. Ondotik, karrikabuelta txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. 22.00etan suzko zezena. 22.30ean kontzertuak Azken Trena eta Selektah Stepi &Kenitra (Bad Sound System) taldeekin.

Larunbatean, 10.00­etan plater-tiroketa. 12.00etan karrikabuelta txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. 13.00etatik aitzinera Elutxa txaranga. 14.00etan zikiro jatea Altzaten. Salda, piperrada, zikiro, edaria, postrea eta kafea izanen dute. 18.30ean poteoa Altzatetik akordeoilariekin. 22.00etan suzko zezena. 23.00etan kontzertuak Aski da, Katez eta DD Maia&Labadierekin.

Igandean, 11.00etan Meza Nagusia Altzateko elizan. 12.00etan euskal dantzak. 12.30­ean entzierro ttikia. 13.00etan karrikabuelta txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. 15.30etik 18.30era puzgarriak eta aurpegia margotzeko tailerra. Ondoren bonba japoniarrak. 18.30ean funky emanaldia. Gero, zozketa Altza­teko Plazan (sariak auzoko komertzioen eskutik). - A.A.A.