- In Your Face musika taldearen ibilbideari amaiera emateko Azken Agurra Fest jaialdia izango da larunbatean (17.00etatik aurrera) Gaztetxean. Jaialdian In Your Face taldeaz gain, Aurrez Aurre, Cold Revenge, Estutu, Sentenciados, Inguma, No Limits eta Yakovlev 42 taldeak igoko dira oholtzara. Zuzenekoak amaitzean, Djak ariko dira. Sarreren prezioa bost eurokoa da.