- Joan den larunbatean egitekoa zen Suak harrotuz emanaldia atzeratu egin dute eguraldiaren ondorioz. Datorren igandean, uztailak 3an, egingo dute, eta 17.00etan hasita, ordu erdiro ikusle-talde bat abiatuko da Uzturpe Ikastolatik.? Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balioan jartzeko ibilbide antzeztua da eta hiru gune izango ditu ibilbideak, herri gunean edo basogunean. Zumardia elkarteak Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du egitasmoa. Izena eman nahi dutenek udaletxera joa beharko dute edo 943 671 138 telefonora deitu (9.00etatik 14.00etara).