- Azpeitiko Udalak garraiolarien sektoreko autonomoei eta 20 langiletik beherako enpresei bideratutako laguntza berria egokitu du aurten. Diru-laguntza hori 1.500 eurokoa da eta urtarriletik ekainera bitartean 5.000 eurotik gorako erregaiaren kontsumoa izan duten garraiolariek eska dezakete. Eskaerak urriaren 31ra arte aurkez daitezke. Informazioa, aholkulari-tza edota tramiteak egiteko laguntza behar duenak Azpeitia Berritzen (943 157 183) edo Iraurgi Berritzen (943 026 069) erakundeetara jo dezake.