- Irailaren bigarren hamabostaldian abiatuko da Udalak Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin elkarlanean antolatzen duen Bertso Eskolaren ikasturte berria. Saioak (astelehenetan izango dira, ordubetez) 8-16 urte bitartekoentzat izango dira eta interesatuek uztailaren 26ra arte eman dezakete izena Udalaren Euskara sailean, 943 744 366 zenbakira deituta edo euskara@elgoibar.eus helbidera idatzita.