- Astigarragako Galtzaur jubilatuen elkarteak 40 urte bete ditu. Horregatik, lau hamarkada hauetan elkartean parte hartu duten boluntarioen argazkiekin erakusketa bat antolatu dute.

Erakusketa elkartearen egoi-tzan egongo da ikusgai uztailaren amaierara arte. Edonor hurbil daiteke erakusketara, baina bazkide batekin joan behar da.

Hala eta guztiz ere, ekitaldi gehiago prestatzen ari dira bere urteurrena ospatzeko. Hauek irailetik aurrera burutuko direla aurreratu dute.

Bestalde, elkarteko zuzendari-tzak bazkide berrientzako triptiko bat sortu du. Bertan, elkarteari buruzko informazioa aurki daiteke: elkartean izena emateko baldintzak, antolatzeko modua eta egiten diren jarduerak, besteak beste.

Triptiko hau urtarriletik bazkide berrientzat lantzen ari diren Harrera Planaren baitan koka-tzen da.