Txus Alonsok, Jaietako zinegotziak, eta Agustín Valdiviak, Lasarte-Oriako alkateak, aurtengo San Pedro jaietako kartel irabazlea aurkeztu dute (irudian). Egilea Ruben Lucas García de Torreagüera murtziarra da eta 600 euroko ordain-saria jasoko du. Bere lanean udalerriko logotipoa irudikatzen da, jaietako argazkiekin. Aurtengo edizioan 16 lan aurkeztu dira.