Igandean Korosti taldearen Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Legazpin. 11.00etan elkartuko dira Laubiden. 11.45ean kalejira egingo dute, elizaraino. 12.15ean Kale Nagusian dantzatuko dute. 12.40ean plazan dantzatuko dute berriro. Irrintzi, Lurra, Oinarin, Oñatz, Sustraiak eta Korosti taldeek parte hartuko dute.