- Europako Gazteen XIV. Musika Jaialdia ospatuko da asteburuan Luxenburgon. Euskal Herriko musika eskoletako sei talde joango dira, tartean, Hernaniko musika eskolako Sorgintxulo taldeko hamaika kideak. Hauek dira joango diren musikariak: Ekhi Oses, Añes Santamaria, Malen Pacheco, Asier Erostarbe eta Unai Caceres saxofoilariak; Maddi Galarraga eta Jone Trejo pianojoleak; Beñat Elizegi perkusio-jolea; Aitor Ariztegi eta Ilargi Ziaurritz dultzaineroak eta Beñat Otamendi txistua eta xirularekin.