Markel Olano ahaldun nagusia eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatua Urretxun egon ziren astelehenean. Jon Luqui alkatearekin elkartu ziren, Urretxuko egitasmoen berri izateko eta Etorkizuna Eraikiz kapsulan jasotako proposamenak aurkezteko. Etorkizuna Eraikiz kapsula martxoaren 18an egon zen Urretxun. Bertan urretxuarren proposamenak jaso zituzten. 314 ekarpen jaso ziren.