Arditurriko bidegorria trenbide izan zela gogora ekartzeko eta ondarearen memoria berreskura-tzeko, sei bagoneta jarri dira meategian. Bat Arditurri bertakoa da eta beste bostak Barruelo meategitik (Palencia) ekarri dira. Erreiak Artikutzako trenarenak zirenak dira eta forjaz egindako lotura-iltzeak Jose Mari Zalakain errementari altzibartarrak egindakoak dira.