- Astigarragako Udalak alokairu sozialeko bost etxebizitzen zozketa maiatzaren 12an, 18.00etan, Erribera kulturgunean, egitea erabaki du. Aio-tzategi kalea 1, Urumea kalea 6, eta Kale Nagusia 28 helbideetan daude etxebizitzak eta zazpi urterako alokairu sozialean emango ditu Udalak.

Joan den urtarrilean egin zuen Udalak bost etxebizitza horiek alokairu sozialean emateko deialdia. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartu eta baztertutako eskabideen behin-behineko zerrendak onartu eta alegazio epea zabaldu zen.

Horren ondotik, hilabete honetan, dekretu bidez, onartutako eta baztertutako eskabideen behin betiko zerrenda onartu da. Zerrenda webgunean dago.