- Arma Plaza Fundazioak, Hondarribiko Udalarekin lankidetzan, ikertzaileen-tzako II. Enrike Lekuona Ikerketa Beka antolatu du, Hondarribiko historiarekin zerikusia duten alderdiak aztertu nahi dituzten ikertzaileentzat zuzendua dagoena. Deialdi honen helburua gaur egungo euskara aztertzea eta Hondarribian izan duen bilakaera aztertzea da, bai ahozko adierazpenean, bai idatzizkoan. Beka Hondarribiko Udalaren ekimenez sortu zen, euskarazko ikerketa sustatzeko eta hondarribiar euskaltzale, itsas ingeniari eta ikertzailea omentzeko. ?Deialdi honetarako aukeratu den ikergaia Euskara da. Lana burutzeko gehienezko epea 18 hilabetekoa izango da eta ikerketa-proiektua originala eta argitaragabea izan behar du. ?Bekaren kopurua 10.000 eurokoa da eta pertsona bakar batek edota lantalde batek jaso ahal izango du. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago eta maiatzaren 2an itxiko da.