- Ormaiztegiko Gazte Irakurleak Taldearen ibilbidea hastear dago. Otsailaren 18an, ostiralean, taldearen lehen solasaldiaren unea izango da. Honetan Maren liburua hizpide izango da.

Alaine Agirre idazle euskaldunaren liburua da. Gainera, Agirre izango da Gazte Irakurleak Taldearen solasaldiak gidatzeaz arduratuko den pertsona.

Lehenengo saioa 19.00etan hasiko da eta Udal Liburutegian izango da. Interesa duenak oraindik eskuragarri du liburua Ormaiztegiko Udal Liburutegian.

Alaine Agirre Bermeon jaio zen 1990ean. Gaztea izan arren, hainbat lan kaleratu ditu heldu zein haur eta gazteentzako. Haur eta gazteentzako literaturan Txandaka saila argitaratu du. Lau liburuk osatzen dute bilduma, Maren liburuak, besteak beste. Bertan, Marenek bere burua aurkitu, ezagutu eta onar-tzen du.