- Zarautz Kantuan elkarteak antolatuta, gaur Kantu Jira izango da herriko kaleetatik zehar. 12.00etan Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira eta hortik abiatuta, ibilbide bat egingo dute herriko kaskotik kantuan. Elkartearen asmoa, bi orduz luzatzea da egitasmoa. Beraz, 14.00ak inguruan bukatuko dute. Zuzendari lanetan, Hilario Epelde arituko da, eta musika lanetan, berriz, ZarautzTrik taldea.
- Multimedia
- Servicios
- Participación