- Ikasturte berriari hasiera eman eta horrekin batera, Beasaingo Udal Gobernuak orain bost urte martxan jarritako egitasmoari eutsiko dio aurten ere. Hala, haurrentzat hizkuntza errefortzua eskainiko da.

Helburu bakarra eta zehatza du: euskararen jakintza eta erabilera haurren artean indartzea. Hartzaileak herriko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izaten dira, eta astelehenetik ostegunera, arratsaldeetan, haien eskola orduetatik kanpo jasoko dute zerbitzua. Aurten inoiz baino gehiago, adinaren arabera banatutako txanda ezberdinetan jasoko dituzte hizkuntza errefortzuko klaseak.

Ezkiaga auzoko eta Loinazko San Martin plaza azpiko espazioetan emango du zerbitzua Ttakun enpresa lasartearrak. Azken urteetan, bataz beste, 150 haur izan dira euskara maila hobetu dutenak.