- Duela bi urtetik hona, Oiartzungo prosa eta poesia lehiaketak Xabier Leteren izena darama. Aurten, poeta eta kantari oiar-tzuarraren heriotzaren hamargarren urteurrena den honetan, prosa eta poesia lehiaketari logoa sor-tzea erabaki du Oiartzungo Udaleko Euskara sailak.

Poeta eta kantariaren izen-abizenen lehenengo hizkiekin jolastuz (X eta L), sortu dute logoa Metrokoadroka Sormen Laborategiko Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbide artistek: "Xabier Leteren izen eta abizenaren X eta L hizkiak erabili dira, elementu ikonografiko bat gehituta, papera edo gutun-azala irudikatuz.