Azpeitia - Musika eta zezena izango dira gaur Azpeitian sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunen baitan. Hala, 13.00etan Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak, argazki elkarteak ateratako irudien laguntzarekin, kontzertu berezia emango dute Sanagustin kulturgunean. Arratsaldean, berriz, 16.30etik 20.00etara bitartean zezena herriko kaleetan ibiliko da.