Pantxoa Carrere abeslariak kontzertua eskainiko du Lazkaon
LAZKAO ? Pantxoa Carrere abeslarilapurtarrak kontzertua eskainiko duLazkaon, Anaitasunean bakarkakodiskoa aurkezteko. Arerian izango dasaioa abenduaren 1ean, ostirala. Emanaldia22.00etan hasiko da eta sarreraksalgai daude udaletxean eta asteburuanAreria aretoan bertan, 10euroan. Garai ezberdinetan sortutakoabestiak bildu ditu, eta askatasunari,maitasunari, hizkuntzari eta kulturariabesten dio. ? M.A.