festa giroa. Elgoibarko herriak bere euskaltasuna aldarrikatu zuen atzo eguerdian Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako lip-dub erraldoi batekin. Guztira, adin guztietako mila herritar baino gehiagok (horien artean herriko 60 bat elkarte eta eragiletako ordezkariak) hartu zuten parte Aitor Novaren musika eta Uxue Alberdiren letra dauzkan Beitxu Beitxu! abestia oinarri hartuta Maalatik Kalegoen plazaraino burutu zen lip dub-ean. Kamarek ibilbidea grabatzen zuten bitartean, herritarrek euskararen aldeko kanta abestu eta dantzatu zuten, festa giroan. Argazkia: J.Leon
- Multimedia
- Servicios
- Participación
