Síguenos en redes sociales:

Urnietako erretiratuak III. Aste Kulturala ospatzen ari dira

Denda Berri elkarteak bihar 'Welcome to Urnieta' antzezlana eskainiko du

Urnieta. Jubilatuen Denda Berri elkartea, 600 inguru bazkide dituena, bere III. Aste Kulturala ospa-tzen ari da egun hauetan Urnietan. Hilaren 15ean ekin zioten eskain-tza zabal batekin eta azken hitzordua 25ean izango da. Ordurako joku kooperatiboen tailerra antolatu dute.

"Partaidetza arrakastatsua ari da izaten. Dena oso ondo doa", dio elkarteko lehendakari Lupe Martiarenak. Izan ere, eskaintza erakargarria da. "Aurtengo nobedadea antzerki obra da: astea Welcome to Urnieta obraren aurkezpenarekin hasi genuen. Iaz aurkeztu genuen estrainekoz antzerki obra bat, Benidorm, eta aurten beste zerbait eskaini nahi genuen. Hamaika edo hamabi lagun aritzen dira antzerki tailerrean. Hori bai, beti ahalegintzen gara barregurezko zerbait egiten, bestela ere bizitza nahiko gogorra bada eta", azaldu du Martiarenak. Welcome to Urnieta obra oraindik ikusi ez duenak beste aukera bat du bihar 18.30ean Sarobe kulturgunean.

Gaur, berriz, dantzaldia izango dute 18.00etan eta, esan bezala, astelehenean, jokuen tailerra izango da 17.00etan.

Diru laguntza Urnietako Udalak urtero diru laguntza ematen dio Denda Berri elkarteari. "Urtean zehar, Aste Kulturala egiteaz gain, irteerak egiten ditugu eta herriko festetan edo Inauterietan ere beti antolatzen dugu zerbait. Eta gainerakoan, aiton-amonoi bilobak zain-tzea tokatzen zaigu. Orain, gainera, denok daukagu seme edo alabaren bat langabezian eta denok batera ibili behar", gogorazi du elkarteko lehendakariak.