Síguenos en redes sociales:

Luzaro ikastetxeko umeek 'Urkamendi' kondaira antzeztu dute Itziar eta Debako plazetan

Deba. Luzaro ikastetxeko 5. mailako ikasleek Juan Venancio Arakistainek jasotako Urkamendi kondaira antzeztu dute azken egunotan. Ostegunean Itziarko plazan izan ziren (argazkian) eta atzo Debako Plaza Zaharrean. Kondairak bikote baten maitasun istorio tristea kontatzen du: mutilak destino petrala izango du, neskarekin ezkondu ahal izateko aberastasun bila Itziarko Amaren altxorra lapurtzeko tentazioa izango baitu. Itziarren aurrera egin ezinik geratuko da eta bere atzetik datozenek harrapatu baino lehen, bere buruaz beste egingo du Urkamendin. Argazkia: J. Leon