Síguenos en redes sociales:

Egitarau zabalarekin ospatuko dute gaur "Egunkaria"ren aldeko festa Zarautzen

txaranga, kale antzerkia, bertso saioa, dantza eta kontzertuak izango dira besteak beste goizean zehar

ZARAUTZ. Zarautz Egunkariaren Alde taldeak elkartasun ekitaldia antolatu du gaurko. Jai giroan gogoratuko dute bizilagunek, 11.30ean txarangarekin Musika plazan hasita, duela zazpi urte euskarazko egunkaria itxi zutela.

Egunkariaren aldeko elkartasun jaiak 14.30ak aldera arte iraungo du eta Barren plazan eta Torre Luzean ere izango dira ekitaldiak goizean zehar. Sumario nagusiko bost auzipetuak epaiaren zain daudenean eta auzi ekonomikoko auzipetuak epaiketaren zain daudenean iritsi da zazpigarren urteurrena eta salaketarako eguna izango da gaurkoa Zarau-tzen. Honela, kale antzerkiak (12.00etan) herri gunea girotuko du eta jarraian, Torre Luzea parkean bertsolarien saioa izango da.

Basarriren eta Lizardiren eskulturen aurrean bertsoak abestu ondoren, Musika plazan Muxikoen dan-tza saioa eta besteak beste, Jexuxmai Lopetegi, Stockholm S eta Josu kantariaren emanaldiak izango dira. Pintxoak eta sagardoa ere izango dira aukeran plazan.